Pribatutasun Politika
NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Izena: CEBEK – BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOA
IFK: G48089908.
Helbide soziala: Diego López de Haroren Kale Nagusia 50, 5.a – 48011 Bilbo (Bizkaia)
Telefonoa: 944 00 28 00
Faxa: 944 00 28 51
Posta elektronikoaren helbidea: lopd@cebek.es
Webgunea: www.cebek.es
CEBEKen ESTATUTUAK eta ERAKETAKO AKTA Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako Enpresarien Elkarteen Erregistroan daude gordailatuta 48/324 espediente-zenbakipean.
Aurrerantzean, CEBEK.
ZERTARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
679/2026 EB Araudian eta Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazi egiten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak eta zurekin dugun harremanaren garapenean sortzen direnak honako helburu hauetarako tratatzen direla:
- Webguneko inprimakietan agertzen diren datuak kudeatzea.
- Edozein ekitaldiri buruzko komunikazio-ekintzak egitea eta kontsultei zein iradokizunei erantzutea.
- Erakundearen jarduerarekin lotutako era guztietako argitalpenak bidaltzea.
- Interesdunari ikastaro batean edo prestakuntzako beste jarduera batean izena ematen uztea.
- Interesdunak lan-poltsan izena emateko prozesua edo langileen hautaketarako prozesuetan duen partaidetza kudeatzea. Kasu honetan, jakinarazi egingo zaio zerbitzuaren ezaugarriengatik enpresa eskatzaileei lagako zaizkiela datuak.
- Aurreikuspen ekonomikoei, enpleguari eta eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitateari buruzko inkestak egitea.
- Merkataritzako komunikazio-ekintzetarako harremanak kudeatzea.
Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira, interesdunak edo legearen arabera bere legezko ordezkari moduan diharduenak ezeztatzeko eskatzen ez duen bitartean eta ezeztatu egiten diren arte, baita datuak biltzeko edo erregistratzeko helbururako beharrezkoak (ezarri beharreko preskripzio-epeetan gorde beharra, besteak beste) edo egokiak diren bitartean ere.
Datuak gordetzea CEBEK – BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOAK datuok gordetzeko duen legezko betebeharraren baldintzapean egongo da. Epe horiek igarotakoan, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, eta, ezeztatzeko, ezabatzeko edo suntsitzeko orduan, euskarrietan dagoen informazioa berreskuraezina izan beharko dela hartu beharko da kontuan.
Legitimazioa
Datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunak emandako baimena izango da. Baimen hori berariaz eta agerikotasunez lortzen da, datuak biltzen dituzten agiriak eta inprimakiak betetzen direnean edo, hala badagokio, paperean edo modu elektronikoan bidaltzen direnean. Erakundeak era bateko eta besteko helburuetarako datuak biltzeko erabiltzen dituen agiri guztietan, datuen babesari buruzko arautegian xedatutakoaren araberako informazio-klausulak agertzen dira, eta baimena berariaz adierazten da interesdunak sinatzen dituenean edo webgunean dauden inprimakiak bidaltzen dituenean.
Tratamendua ere legitimatuta egongo da, kontratua betearazteko edo interesdunei eskaintzen zaizkien zerbitzu horietako bat emateko, betiere, bertan parte badira, edo, haiek eskatuta, kontratuaren aurretiko neurriak ezartzeko beharrezkoa bada (DBAOren 6.1.a eta b artikulua).
CEBEK – BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOAK ere zure datuak tratatzeko legitimazioa izango du, bete behar dituen legezko betebeharrak eta interes legitimoak betetzeko, betiere, interesdunen interesak edo oinarrizko eskubideak horien gainetik ez badaude.
Legitimazioaren arrazoia edozein dela ere, baimen hori edonoiz bota ahal izango da atzera.
Zer hartzaileri emango zaie zure datuen berri?
Zure datuak ez zaizkio inolako erakunderi lagako zure baimenik gabe, betiere, legearen arabera aurreikusitako lagapenak ez badira. Zentzu horretan, berariazko baimena eskatuko zaizu, zure datuak beste edozein erakunderi lagatzeko.
Jakinarazi egiten dizugu zure datu pertsonalak erakundeei, legezko arautegia betetzeko asmoz, edo CEBEKekin lehentasunezko akordioak edota hitzarmenak dituzten enpresa laguntzaileei laga ahal izango zaizkiela, informazioa jaso dezazun eta onura atera diezaiezun.
Era berean, zure datuak honelako zerbitzuren bat eskaintzen diguten enpresei ere laga ahal izango zaizkie; esate baterako, aholkularitza, artapen informatikoa, marketina, prestakuntza edo auditoria. Erakunde hauek zerbitzu horiek garatzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez dute eskuratuko, eta “datuen tratamendua agintzeko” kontratuaren bidez eskatuko zaie isilekotasunari eusteko, informazioa beste helburu batzuetarako ez erabiltzeko eta informazioaren osotasuna zein eskuragarritasuna bermatzen dituzten neurriak hartzeko.
Ez dago aurreikusita Europar Batasuneko eremutik kanpo datuen nazioarteko transferentziak egingo direnik edo 679/2016 EB Araudian datuen babeserako zehaztutako estandarrak betetzen ez dituzten erakundeei egingo zaizkienik.
Zein da zure datuen jatorria?
Interesdunak CEBEK – BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOAK tratatzen dituen datu pertsonalak emango ditu, eta pertsona horrek zerbitzuak eskaintzen dituen enpresak edo erakundeak ere eman ahal izango ditu.
Zer datu-kategoria tratatzen du CEBEK – BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOAK?
CEBEK – BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOAK ematen dizkiguzun datuak tratatuko ditu, eta honako kategoria hauetakoak izan ahalko dira:
- Identifikaziorako eta harremanetarako datuak
- Datu akademiko eta profesionalak
- Enpleguari buruzko datu xeheak
- Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruen arlokoak
- Merkataritzako informazioa
Zein dira zure eskubideak?
Edonork dauka CEBEK – BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOAK berarekin zerikusia duten datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez zehatz-mehatz jakiteko eskubidea.
Interesdunek behar besteko eskubidea izango dute, euren datu pertsonalak eskuratzeko, tratamenduaren helburu diren datu pertsonalen kopia lortzeko eta eguneratzeko eta zuzenak ez diren datuen zuzenketa eskatzeko edo, hala badagokio, haien ezeztapena eskatzeko, datuak bilketaren helburuetarako beharrezkoak ez direnean, besteak beste.
Zenbait inguruabarretan eta haien egoera bereziarekin lotutako arrazoiengatik, interesdunek haien datuen tratamenduari aurka egin ahal izango diote. CEBEK – BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOAK ezin izango ditu datuak tratatu, betiere, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik ez bada edo ustezko erreklamazioak egiteko edo defendatzeko ez bada.
DBAOren 18. artikuluan aurreikusitako zenbait inguruabarretan ere, interesdunek haien datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute, eta, halakoetan, CEBEK – BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOAK tratatuko ditu, baina gorde gabe, interesdunaren baimenaz, erreklamazioak egiteko, aurkezteko edo defendatzeko edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko edo Europar Batasunaren edo estatu kide zehatz baten interes publiko handia dagoelako.
Datu pertsonalen tratamendua on line ingurunean ezabatzeko edo aurka egiteko eskubidea ezartzen delako, ezarri beharrekoa izango balitz, interesdunek ahanzturarako eskubidea izango dute, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.
Eramangarritasunerako eskubidearen arabera, interesdunek behar besteko eskubidea izango dute, haiekin zerikusia duten datu pertsonalak erabilera orokorreko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan lortzeko eta beste arduradun bati igortzeko.
Interesdun guztiek behar besteko eskubidea izango dute, tratamendu automatizatu batean bakarrik oinarritutako erabakiaren helburua ez izateko, baita profilak egitean ere, betiere, eurengan ondorio juridikoak baditu edo eurengan antzeko eragin nabaria badu, DBAOren 22.1. artikuluan aurreikusitako salbuespenetan izan ezik.
Interesdunak bere datuak ezeztatzeko eskubidea izango du, tratamendua eta bilketa sorrarazi zituen helburua desagertzen denean edo baimena atzera botatzen denean, horixe bera delako tratamendua legitimatzen duena, edo DBAOren 17. artikuluan zehaztutako gainerako arrazoiak ematen direnean. Datuak ezeztatzeko, euskarri automatizatuetan agertzen diren datuen goi-mailako ezabapena egingo da, eta automatizatu gabeko euskarrien suntsipen fisikoa gauzatuko da.
Nola erabili daitezke eskubideak?
NANaren edo interesdunaren nortasunaren beste egiaztagiri baten kopiarekin batera, beti idatzia bidali beharko da goiburuan adierazitako helbideetara; edo mezu elektronikoa, honako helbide honetara: lopd@cebek.es
Zer erreklamazio-bide daude?
Zure eskubideek behar den moduko erantzuna izan ez dutela uste baduzu, Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango duzu. Hona hemen agentziarekin harremanetan jartzeko datuak: Telefonoak: 901 100 099 91.266.35.17 Posta-helbidea: Jorge Juan kalea 6 – Madril.