2016az geroztik, CEBEK BIZKAIKO ENPRESARIEN KONFEDERAZIOAK inkesta bat egiten du Bizkaiko enpresetan, lan-ingurune osasungarriari buruz.
Urte hauetan, ikusi ahal izan dugu enpresek interes gero eta handiagoa daukatela osasuna sustatzeko, onura kolektiboa baitakar, hala enpresarentzat nola hura osatzen dutenentzat.
Gainera, logikoa denez, COVID-19ak eragindako pandemia dela-eta, are eta handiagoa da pertsonok gure osasunari ematen diogun garrantzia.
2020ko urri eta azaro artean egindako inkestaren emaitzen arabera, enpresek argi eta esplizituki adierazten digute tresnak, baliabideak eta ekintzak behar dituztela, modu eraginkorrean laguntzeko haien erakundeetan osasuna hobetzeko lanean.
ONDO IZAN ekimena Bizkaiko enpresetan eta enpresetatik osasuna hobetzeko sortu da; hala, haien balio eraldatzailea aktibatzen dute, eta enpresak osatzen dituzten pertsonen ongizatea modu integralean hobetzen ahalegintzen dira.